Saioak %17,9ko jarraipena eduki du

2012ko urriaren 18a
16:52
Entzun

EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, UPD eta EBko lehendakarigaiek bart ETB2n izandako eztabaida saioak %17,9ko jarraipena eduki du Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta eragin esparruan, EITBk esan duenez. Batez beste, 157.000 lagunek ikusi zuten saioa. Denera, 414.000k.

Iñigo Urkullu (EAJ), Laura Mintegi (EH Bildu), Patxi Lopez (PSE) eta Antonio Basagoiti (PP) lehendakarigaiei ETB2n egindako Euskadi pregunta elkarrizketa saioetan, Urkullurenak izan zuen audientziarik handiena: %18,5ekoa (batez beste, 144.000 ikus-entzule).

Mintegirenak %12,5ekoa eduki zuen (101.000 ikus-entzule), Basagoitirenak %12,2koa (93.000 ikus-entzule) eta Lopezenak %11,7koa (107.000 ikus-entzule).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.