Preso politikoen nazioarteko eguna den honetan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaurko sakabanaketa politika salatzeko mobilizazioak deitu ditu herri eta auzoetan.
Ekimen horrekin, sakabanaketa politika indarrean jarri zutenei eta hari ostengua eman ziotenei erantzukizunak eskatu nahi dizkiote. "Politika hori PSOEk gidatu bazuen ere, EAJk diseinuan parte hartu" zuela gogorarazi nahi izan du AAMk, eta, ondoren, "Frantziako Gobernuak bat egin" zuela.
Sakabanaketa politika martxan jarri zenetik hogei urte igaro dira, eta utzi dituen ondorioak "larriak" izan direla azpimarratu du AAMk. Dena den, "sakabanaketaren helburu politikoek porrot egin" dutela uste du, "euskal preso politikoen duintasunak egunero-egunero aurre egiten baitio".
Gizartearen presioa areagotzea ezinbestekotzat du sakabanaketarekin amaitzeko. Hori dela eta, gaur Euskal Herri osoan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
Politika
Sakabanaketa politika salatzeko mobilizazioak egingo dituzte gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu