euskal presoak

Sakabanaketak "porrot" egin duela adierazi dute preso ohiek

Hogei urte pasatu dira Espainiako eta Frantziako gobernuek euskal presoen sakabanaketa egiten hasi zirenetik. Dispertsio politikoaren "ondorio larriak" salatzeko apirilaren 17an antolatuko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute euskal preso ohiek. “Sakabanaketa amaitzeko lan handia dugu aurrean”.

2009ko apirilaren 2a
18:39
Entzun
Euskal presoen "sakabanaketa politikoak porrot" egin duela adierazi dute gaur preso ohiak. Izan ere, haien ustez, "euskal preso politikoen kolektiboa zatitzeko helburu argiarekin diseinatu zuten sakabanaketa eta presoen duintasunak aurre egin dio egunero dispertsio horri". Gainera, izaera kolektiboari eta nortasunari eustea lortu dutela adierazi dute.

Hogei urte pasatu dira Espainiako eta Frantziako gobernuek dispertsio politikoa abian jarri zutenetik. Modu horretara, euskal presoak Espainia eta Frantziako espetxeetara eraman zituzten.

Sakabanaketaren "ondorioak larriak" izan direla salatu dute preso ohiek: "Presoen heriotzak, senideen heriotzak, istripuak, bakartzea, osasun asistentzia eza eta komunikazio eza ekarri dute, besteak beste".

“Herritarren gehiengoa sakabanaketaren aurka" agertu dela diote, eta Frantziari eta Espainiari dispertsioa amaitzeko eskatu diete.

Apirilaren 17an, egoera salatzeko eta euskal presoen nazioarteko egunari loturik, euskal presoak Euskal Herriratzearen alde antolatuko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute. “Sakabanaketa amaitzeko lan handia dugu aurrean”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.