Sufrimendua aldamenean dugu, familia askok jasaten dute; baina, maiz, ez dugu ikusten. Pelikula honetako protagonistak urrun daude, espetxeetan sakabanatuta, eta askotan, ez dira errespetatzen haiek aske uztea ahalbidetuko luketen legeak, politika giza eskubideen aurretik jarriz", salatu du Sare plataformak, Donostian eginiko agerraldian.
Taldeak Zinemaldia baliatu nahi du euskal presoen baldintzak salatzeko. "Informatu eta salatu egin behar dugu euskal presoen kasuan politika lehenesten dela eskubideen aurretik". Horiek hala, hilaren 26an, 17:00etan, Kursaala eta Sagues elkartuko dituen giza katean parte hartzeko deia egin dute.