Euskal presoak

Sakabanaketaren aurkako jardunaldiak egin dituzte Baionan

Presoak Euskal Herrira hurbiltzearen aldeko dinamikak sortzea dute helburua. 50 lagun inguru bildu ziren atzo Baionako lan burtsan. Sakabanaketaren ezaugarriak aztertu zituzten, besteak beste.

Baionan ari dira egiten jardunaldiak. ISABELLE MIQUELESTORENA
maddi ane txoperena iribarren
2015eko irailaren 19a
10:26
Entzun

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Bagoaz kolektiboak antolatu ditu jardunaldiak. Ipar Euskal Herriko leku anitzetatik etorritako herritarrek parte hartu dute, eta bilkuratik sakabanaketaren aurka lan egiteko "tresna kutxa" bat osatzea dute xedea. Hain zuzen, "herriz herri eta arloz arlo" lantzeko dinamikak sortu nahi dituzte.

Joan den otsailean sortu zuten Bagoaz kolektiboa Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko 24 eragilek, eta geroztik hiru arlo landu dituzte batez ere: eri diren presoen egoera, baldintzapeko askatasun eskaerak eta sakabanaketa. Azken gai horren inguruan sakondu nahiko lukete jardunaldiei esker. Frantziako Gobernuari ez ezik, gizarteari ere zuzenduko zaizkie dinamikak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.