'BERRIA zabalik' kanpaina

Sakanako 'BERRIA zabalik' kanpainak 1.000 euroko bi sari banatu ditu

Maria Perez Arellano herritarrak eta Altsasuko Txartel kopia dendak jaso dituzte bonuak.

BERRIA Zabalik kanpainaren bultzatzaileak eta sariaren irabazleak, gaur, Altsasun. IÑIGO URIZ  FOKU
2021eko uztailaren 2a
11:29
Entzun

Tokiko komertzioa biziberritzeko eta BERRIA egunkariaren zabalpena egiteko antolatu dute BERRIA zabalik kanpaina Sakanan, Nafarroan, eta harrera beroa izan du. Maiatzaren 31z geroztik, hiru astez, 6.000 txartel banatu dituzte eskualdeko denda eta ostatuek.

Parte hartu duten herritarren artean zozketa eginda, Maria Perez Arellano herritarrak irabazi du 1.000 euroko bonu bat, bertako komertzioetan erabiltzeko.

Kanpainan parte hartu duten denda eta ostatuen artean egin dute beste zozketa, eta Txartel kopia dendak irabazi du 1.000 euroko bonu bat, BERRIAn publizitatean gastatzeko, papereko edizioan eta edizio digitalean.

Kanpainan parte hartu duten eragileek balorazio positiboa egin dute, eta esan dute harrera «oso ona» izan dela: «Arrakastatsua izan da». Lehenengo aldiz egin dute kanpaina Nafarroako eskualde batean. Guztira 45 denda eta tabernek hartu dute parte, eta milaka herritarrek, eta zozketan parte hartzeko txartelak agortu egin dira komertzio askotan.

Bertako eragile askoren babesa izan du kanpainak, gainera. Sakanako Mankomunitateak eta Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak sustatu dute, eta Rural Kutxak norbanakoentzako 1.000 euroko bonu baterako diru saria jarri du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.