Jon Chaves eta Angel Garrido beasaindarrak dira gaur goizean Martin de Yeltesen trenak harrapatu dituen zortzi gazteetako bi. Chaves hil egin da, eta Garrido larri zaurituta dago. Guztira, sei gazte hil dira —lau mutil eta bi neska—, eta bi oso larri daude —neska bat eta mutil bat—. 18-20 urte arteko adina zuten denek.
Goizeko zazpiak eta hogei aldera jazo da ezbeharra. Renfe tren konpainiako iturriek agertu dutenez, lokomotora batek harrapatu du autoa, ikusgarritasun ona dela tarteko, berez arrisku berezirik ez duen leku batean. Iturri horiek erantsi dute lokomotoraren gidariak autoa ikusi duela, sirenaren bidez kentzeko abisua eman diela, baina autoa ez dela mugitu, eta jaada oso hurbil zegoenez, ez duela trena gelditzerik izan.
Ikerketako iturriek uste dute, auto barruan zortzi lagun zihoazenez, gehiegizko pisuagatik trenbidean harrapatuta, ez atzera, ez aurrera, geratu dela ibilgailua.
Istripua gertatu den une beren hil dira bost gazte —lau mutil eta neska bat—eta beste hiru Salamancako erietxeetara eraman dituzte, oso larri. Hain zuzen ere, hiru horietako bat, neska bat, ordu batzuren buruan hil egin da.
Istripua
Salamancako istripuan hil diren sei gazteetako bat gipuzkoarra zen
Istripu larria gertatu da gaur goizean Salamancako Martin de Yeltes herrian (Gaztela, Espainia): trenak auto bat harrapatu du trenbideko igarobide batean, barruan zortzi gazte zeudela. Haietatik sei hil egin dira, eta beste bi larri zaurituta daude. Hilen arteko bat Beasaingoa (Gipuzkoa) zen, eta herri berekoa da zaurituta dagoen bat. Oporretan ziren Salamancan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu