Istripua

Salbadako mendilerroan aurkitu dute atzodanik galduta zegoen hegazkina

Gaur goizean, bilatze lanak hasi eta segituan, aurkitu dute erreskate taldeek atzodanik Araba aldean galduta zegoen hegazkina. Goizeko zazpiak eta laurden inguru ziren Salbadako mendilerroan, Salbantone herritik hurbil, hegazkin txikiaren hondakinak topatu dituztenean. Bikote bat zihoan barruan —alemaniarrak ziren, senar-emazteak—, eta biak hil dira. Atzo arratsaldean, Madrildik Bilbora zihoazen istripua izan zutenean.

2003ko ekainaren 28a
13:23
Entzun
Salbadako mendiloerroan eroritako hegazkinaatzo eguerdian atera zen Madrilgo Cuatro Vientos aireportutik, 13:09 inguruan. Loiuko aireportura, berriz, 14:50etan zen iristekoa, baina 14:35etatik aurrera, Loiuko aireportuako kontrolatzaileek galdu egin zuten hegazkinaren seinalea. Azken harremana aipatutako ordu horretan izan zuten, eta une hartan, Urduña inguruan zihoan.

Seinalea galdu eta berehala hasi zituzten bilaketa lanak, Urduña, Amurrio, Altube eta Salbadako mendilerro inguruko gune menditsuetan. Izan ere, eremu horretan galdutako hegazkinarena izan zitekeen baliza bat topatu zuten.

Nolanahi ere, atzo arratsaldeko bilaketak alferrekoak izan ziren; Ertzaintzako, Guardia Zibileko eta Espainiako Armadako taldeak ibili ziren lanean, baina ez zuten ezer aurkitu. Iluntzeko lehen orduetan eten egin behar izan zuten bilaketa, laino handia sartu baitzen. Gaur goizean, eguna argitu eta berehala ekin diote bilaketari.

Alemaniako matrikula zeukan hegazkinak, eta barruan zihoazen lagunak, herrialde horretako senar-emazte bikote bat ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.