Presoak

Salbuespenezko neurriekin amaitzeko manifestaziora deitu dute abenduaren 22an

Sortuk, LABek eta Ernaik euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatuko dute Iruñean, 17:15etan, hiru tokitatik Gazteluko plazara zuzenduko den manifestazioan.

Sorturen Iruñeko egoitzan egindako agerraldia.
joxerra senar
2018ko azaroaren 30a
20:39
Entzun

Presoen egoera iraultzeko "ezinbestekotzat" jotzen dute kalera ateratzea. "Ez dugu isilik gelditu nahi. Ezin dugu". Sortuk, LABek eta Ernaik gaur goizean egindako agerraldian, azaldu dute unea iritsi dela salbuespen neurriekin amaitzeko. Sakabanaketa politikaren amaiera, preso gaixoen berehelako askatasuna, zigorrak luzatzeari uztea eta lehen gradua amaitzea aldarrikatuko dute Iruñeko kaleeetan, abenduaren 22an.

Berez, hiru tokitatik aterako da manifestazioa, erdigunerantz: Barañain eta Iruñea arteko mugatik lehena, Askatasun zutabe izena hartuko du, eta Baiona etorbidetik eta Armada etorbidetik gora Gazteluko plazara zuzenduko da; bigarrena, elkartasun zutabea, Atarrabiatik aterako da, Burlatatik iragan eta Nafarroa Beherea etorbidean gora, Gazteluko plazaraino; azkenik, Duintasuna zutabea, Arrotxapeako gaztetxetik irtengo da.

Irakurritako oharrean, gogora ekarri dute oraindik 200dik gora preso daudela Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta. "Estatu espainiarrak, ez sozialista ez langilea den alderdi horren gidaritzapean, ez du oraindik pauso nabarmenik eman espetxeetako egoera aldatzeko". Alderantziz, salbuespen neurriek indarrean jarraitzen dute: besteak beste, gaixo diren presoak espetxean izatea, zigorren hiru laurdenak bete dituztenei askatasuna ukatzea edo zigorrak luzatzeko arkitektura juridirikoari eustea.

Alde bakartasunetik eskenatoki politiko berria ireki dela azpimarratu dute, baina horrek "ezinbestean" espetxe politika "erabat ezberdina" eskatzen du. "Gehiago itxaron beharrik gabe, Euskal Herrian badago gehiengo herritarra, badago gehiengo sindikala, badagao gehiago politikoa eta instituzionala behin eta berriz preso eta iheslarien egoerari irtenbide demokratiko bat ematea exijitzen duena". Eragileon ustez, presoek espetxea utzi eta "etxera itzuli behar dute".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.