presoak

Salhaketak Martutenen hildako presoaren kasuaren inguruan salaketa jarriko du

Bilboko Espetxe Zaintzako Auzitegian salaketa jarriko du Salhaketa elkarteak, abenduaren 16an Martuteneko (Gipuzkoa) espetxean hil zen preso sahararraren auziaren gainean. Elkarteak jakinarazi duenez, gaztea isolatuta eduki zuten, eta hori depresioa duten presoekin egin beharrekoaren "kontrakoa" da.

2007ko urtarrilaren 2a
12:36
Entzun
Elkarteak gogora ekarri du hilda agertu zen presoa hiru aldiz saiatu zela aurretik ere bere buruaz beste egiten. Utzikeriaz jokatzea egotzi diete funtzionarioei. Prentsaurrekoa eman dute elkarteko kide Cesar Manzanosek eta Marta Aldanondok, eta jakinarazi dutenez, presoa erituta baina hil gabe aurkitu zuten funtzionarioek, baina, esku hartzerako ordu erdi inguru pasatu zen. Denbora horretan hil zen presoa. A.K.D.A hildako presoarekin batera ziegan zegoen presoaren gutuna erakutsi dute prentsaurrekoan, hark kontatuta dakite azaldutakoa.

Abenduaren 30ean Langraizko espetxean (Araba) hil zen G.T.S. presoaren auziaren inguruan, berriz, "ezkutatze politika" egitea egotzi diote espetxeari. Gainera, auzia ikertzeko borondate eskasa agertu dutela salatu dute.

Bi kasuak ere "iragarritako heriotzenak" direla iritzi diote. Horrelako gehiago ez gertatzeko, heriotza horiek ondo ikertzea exijitu diote fiskalari. Gainera, bi espetxe horiek "gutxieneko baldintzak ez dituztenez betetzen", biak ixteko beharra azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.