Igandean amaitu zen 2006ko Euskal Bizikleta eta lasterketan zehar akordia lortu du Samuel Sanchezek eta Euskatel-Euskadi taldea zuzentzen duen Miguel Madariagarekin.
Sanchezek zazpigarren urtea du profesionaletan eta azken bi denboraldietan emaitza onak eskuratu ditu. 2005eko Espainiako Itzulian etapa bat irabazi zuen, aurten Euskal Herriko Itzulian bi etapa garaipen eskuratu ditu eta azken bi urteetako Montjuiceko Igoerako irabazlea ere bada.
Txirrindularitza
Samuel Sanchezek Euskaltel-Euskadin jarraituko du datozen bi urteetan
Ekonomikoki altuagoak ziren eskaintzei uko egin eta profesionaletara jauzi egiteko aukera eskaini zion taldearekin jarraituko du Samuel Sanchez txirrindulari asturiarrak datozen bi urteetan. Horrenbestez, Euskaltel-Euskadiko mailota jantziko du Sanchezek datozen bi denboraldietan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu