euskal herria

San Adrianen desagertu den 16 urteko neskaren bila jarraitzen dute

Larunbataz geroztik ez dute haren berri, eta Foruzaingoak eta Guardia Zibilak hipotesi guztiak dituzte zabalik.

2012ko urtarrilaren 2a
15:41
Entzun

Ostiralean San Adrianen (Nafarroa) 16 urteko neska bat desagertu zen, eta Nafarroako Foruzaingoa eta Guardia Zibila haren bila ari dira harrezkero. Jakinarazi dutenez, hipotesi guztiak irekita daude, bai bere kabuz joan dela baita bere gogoaren kontra eraman dutela ere.

Amonarekin erosteka batzuk egin ostean desagertu zen neska. Etxeko atarian erosketaren poltsak utzi zituen, baina ez zen etxera igo, eta familiak haren berririk ez zuenez ohartarazi zituen poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.