eskubaloia

San Antonio, Espainiako Kopako finaletik kanpo

34-35 galdu du Bartzelonaren aurka.

2010eko martxoaren 20a
20:15
Entzun
San Antoniok 34-35 galdu du gaur arratsaldean Espainiako Kopako finalerdia Bartzelonaren aurka, eta finaletik kanpo geratu da, ondorioz.

Partidari ondo ekin dio Iruñeko taldeak (7-4 joan da aurretik, kasu), baina harrezkero katalanak hobeak izan dira. Atsedenera 16-19 heldu dira. Partida amaitzeko ordu laurdena falta zela 22-30 zihoazen. Bikain erreakzionatu du San Antoniok, bi minuturen faltan 32-33 jarri da, hamar segundo falta zirela eta 34-35ekin alde izan du baloia baina ez du baliatu.

San Antonio 34. Besirevic; Nickcevik (4 gol), Ruesga (3), Guardiola (5), Dominkovic, Mindegia (1), Jurkiewizcz (7); Ristanovic, Vargas, Hernandez (3), Crowley (4), Álvarez (2), Nikolic,

Agirrezabalaga (5).

Bartzelona 35. Saric; Tomas (5), Igropulo, Nagy (8), Jermenyr, Noddesbo (5), Garcia (5); Barrufet, Sarmiento (3), Romero (3), Rutenka (3), Boldsen, Anssen (2), Ugalde (1).

Beste finalerdian Ademarrek 26-24 irabazi dio Ciudad Reali.

Finala bihar izango da (19:00). Antequeran (Malaga, Espainia) ari dira fasea jokatzen. San Antoniok herenegun 32-29 irabazi zion etxeko taldeari final-laurdena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.