kioskoa

San Filippo gaitza dutenen aldeko ipuin solidarioa, BERRIArekin eskuragai

'Araitz, Ixone eta Unai ahateen parkean' liburua BERRIAren bitartez eros daiteke, bost euroren truke. Stop Sanfilippo fundazioarentzat izango da biltzen den dirua.

San Filippo gaitza dutenen aldeko ipuinaren aurkezpena. BERRIA
2014ko azaroaren 1a
10:32
Entzun

San Filippo gaitza duten hiru haur dira Araitz, Ixone eta Unai. Gaitzari aurre egiteko beharrezkoak dituzten ikerketa klinikoak finantzatzeko, dirua biltzeko ahaleginetan ari dira haien gurasoak, baita Stop Sanfilippo fundazioa ere. Orain arte askotariko ekintzak jarri dituzte martxan helburu horrekin, eta, oraingoan, ipuin solidario bat prestatu dute fundazioarentzako dirua biltzeko. Amaiera zoriontsu baten aldeko ipuina izena jarri diote kanpainari.

BERRIAlagunek BERRIAren webgunean eska dezakete; astelehenetik aurrera, (0034) 943-30 43 45 telefono zenbakira deituta eskura daiteke. Durangoko Azokan ere erosi ahal izango da BERRIAren stand-ean.

Ipuin liburuan, hiru haurrak eurak dira protagonistak. Bilbon murgilduko dira hiru abenturazaleak, eta haien gorabeherak kontatuko dituzte. Unaik, anai-arrebetako gazteenak, lehen pertsonan idatzitako gutun batek ematen dio hasiera ipuinari. Maria Luisa Amigok idatzi du ipuina, eta Nuria Espinosak ilustratu. Bilboko Udalaren laguntza izan du egitasmoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.