Politika

San Gil: "Batasunak betiko diskurtsoekin jarraitzen du"

EAEko PPko lehendakari Maria San Gilek esan duenez, "Batasunak ez du terrorismoaren gaitzespenean aurrepauso bakar bat ere eman, eta betiko diskurtsoarekin jarraitzen du". Gizarteari "gauzak argi" esan behar zaizkiola azpimarratu du, eta Batasunak "ildo beretik" jarraitzen duela azaldu. Gainera, bere ustez, "bide demokratikoetan sartzeko urrezko aukera galdu du Batasunak". Guzti hori ETB-2ko 'El Punto' saioan esan du, Batasunaren 'Orain herria, orain bakea' ekarpenari buruz galdetuta.

2004ko azaroaren 18a
12:00
Entzun
"Engainatzen" ez uzteko eskatu dio EAEko PPren lehendakari Maria San Gilek gizarteari. Izan ere, bere iritzian, Batasunak betiko "diskurtsoekin" jarraitzen du. "Errealitatea den bezalakoa ikusteko kontziente izan behar dugu", esan du.

"Alderdi batzuek aldaketa ikusi dute Batasunaren ekitaldian (diskurtso aldaketa, eta estrategia politikoaren aldaketa), baina ez da egia, ez da gizartea engainatu behar, gertatzen denarekin gardenak izan behar dugu. Batasunak betiko ildoan jarraitzen du, ez dira gai ETA kondenatzeko, eta urrezko aukera galdu dute, bide demokratikoetan sartu, eta politika egiteko".

San Gilek gogorarazi duenez, PPk ekitaldiaren aurretik esan zuen ez zutela "ezer berririk espero", eta, gero bere hitzetan, "berretsi egin zen beste behin ere arrazoia" zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.