San Joan jaietan murgilduta daude Euskal Herriko hainbat herritan. Asteburuan askotariko jarduerak izan dituzte; bart gauekoa, ordea, berezia izan ohi da. Gau magikoa da, San Joan suaren gaua.
Donostian, esaterako, aurten ere alkateak, zinegotziek eta Goizaldi dantza taldeko kide batzuek udal agintarien esku dantza dantzatu dute Konstituzio plazan, zuhaitz baten bueltan. Ondoren, zuhaitzari su eman diote. Ekitaldia bukatzeko, erromeria izan da.
Bilbon, Etxebarria parkea hautatu dute konpartsek gaua pasatzeko. 21:45ean agertu dira sorginak; sua, berriz, 22:30ean piztu dute.
Iruñean, Donibaneko jaietan akelarrea egin dute, 23:00etatik aurrera.
Hernanin, 21:30ean hasi dute jaia; sua piztearekin batera, aurreskua eta San Joan kantaita egin dituzte.
Tolosan, Laukizen, Leioan eta beste hamaika txokotan ere urteroko ohiturari eutsi diote. Hemen Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko egitarauak.