Lan horiei dagokien aurrekontua 12,5 milioi eurokoa da. Lehenengo fasean, eremu jakin batzuk berreskuratu, zigilatu eta itxi ziren, eta orain irazgaiztu ez ziren eremuak berreskuratzeari eta ixteari ekingo diote.
Sanmarko zabortegia 70eko hamarkadatik 1988ra arte ustiatu zuen Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiartzun udalerriek osatutako mankomunitateak. 2008ko urrian, erakundeen arteko akordioari esker, Sanmarko zabortegiak behin betiko utzi zion hondakinak isurtzeari. Akordio horri esker, Txingudiko zein Oiartzualdeko eta Donostia aldeko beste zabortegietara desbideratzen hasi ziren. Sanmarko zabortegiak zaborrak hartzeari utzi zion unetik, ustiatutako eremuak lurrez estali ziren. Jarduera martxan jarri zenetik, 3 milioi tona zabor inguru pilatu dira eremu horretan.