Sanferminak 18 minutuz nola luzatu aztertzen ari da Maia

2013ko uztailaren 8a
14:10
Entzun

Enrique Maia Iruñeko alkateak aitortu du hainbat pertsonak eskatu diotela Sanferminen azken egunean, 'Pobre de mi' ohikoa hemezortzi minutuz atzeratzea. Hain justu, hemezortzi minutuz atzeratu zuten txupinazoa, ikurrin bat udaletxearen aurrean jarri zutela-eta.

Maiak esan du ez litzatekeela "logikoa" izango 'Pobre de mi' atzeratzea, baina esan du zeozer "asmatuko" dutela festa ia hogei minutuz atzeratzeko. "Ez dakit zehazki zer, baina pentsatuko dugu zeozer", gaineratu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.