Sanferminak berdintasunez bizitzeko neurriak eskatu dituzte emakume taldeek

Sexu erasoak salatzeko peñen elkarretaratzea, iaz. JAGOBA MANTEROLA / ARP.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Astelehen Lilak eta Andrea elkarteek aurtengo sanferminak berdintasunez bizitzeko neurriak hartzeko eskatu dio Iruñeko Udalari, eta genero ikuspegia kontuan hartzeko. Neurriak peñekin elkarlanean aritzeko ere galdegin diote udalari. «Saiatu behar dute aurtengo jaietan sexu erasorik ez gertatzen, eta, andreren batek jasaten badu, behar bezalako laguntza eta baliabideak ematen halako egoera bati aurre egiteko». Horren inguruan galdera egin diote udalari, eta sentiberatze kanpainen garrantzia gogorarazi dute. Salatu dute aurreko urteetan sexu erasoak izan zirela, eta udalak ez zuela behar bezala erantzun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.