Genero indarkeria

Sanferminetan eraso sexistak saihesteko neurriak areagotuko ditu foruzaingoak

Txupinazoko momentuan jarriko du arreta berezia. 750 foruzain ariko dira egunero. Entzierroaren ibilbidean ere esku hartuko dute.

Eraso sexisten aurkako afixa bat, iaz, Iruñean. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
Oihan Vitoria.
2014ko uztailaren 1a
17:58
Entzun

Sanferminetan gerta daitezkeen eraso sexistei aurre egiteko, neurriak areagotuko ditu Nafarroako Foruzaingoak. Besteak beste, 750 foruzain inguru ariko dira egunero festa gunean, "segurtasun bermatzen". Iruñeko Udaletxeko plazan, esaterako, kontrolak indartuko dituzte, emakumeen aurkako erasorik egon ez dadin. Javier Morras Nafarroako Presidentetza, Justizia eta Barne kontseilariak azaldu duenez, txupinazoaren unean jarriko dute berebiziko arreta, azken urteotako gertaerak errepika ez daitezen. 


Aurtengo berritasun nagusia bada ere, entzierroaren ibilbidean "indarkeria ekintzak" saihesteko esku hartuko dute, halaber. Nafarroako Foruzaingoak gogorarazi du zezenen kontra egiten dutenek isunak jaso ditzaketela. Festetan "errespetuz" jokatzeko deia egin die hurbiltzen diren guztiei.

Foruzaingoaz gain, Espainiako poliziek (900), Guardia zibilek (1.300) eta udaltzainek (400) ere parte hartuko dute jaietako segurtasun protokoloan. Denera, 3.350 polizia ariko dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.