Jaiak

Sanferminetarako guztia prest dago

Bihar hasi eta bederatzi egun luzez iraungo duten Sanfermin jaiei hasiera emateko prest dago guztia Iruñean. Bihar, eguerdiko hamabietan jaurtiko du udaletxeko balkoitik suziria, IUN-NEBeko zinegotzi Idoia Saralegik. Sanfermin jai hauetan, toki berezia dute goizeko entzierroek eta arratsaldeko zezenketek. Ildo horretatik, segurtasun neurriak areagotu dituzte: zezenplazan armaila bat gehitu dute. Nolanahi ere, gau eta egun, ez da ikuskizun eta musikarik faltako Iruñeko kaleetan.

2005eko uztailaren 5a
13:00
Entzun
Eguardiko hamabietan punttuan lehertuko da jaia eta festa Iruñean. Udaletxeko plazak kolore zuri-gorria hartuko du, eta ez da faltako txanpainik eta zalapartarik. Aurtengo jaiei ongietorria emango dien suziria IUN-NEBeko zinegotziak, Idoia Saralegik botako du. Ondoan izango ditu IUko koordinatzaile Gaspar Llamazares, Iniciativa Per Catalunya-Verdseko koordinatzaile Jordi Guillot eta Bartzelonako udaleko alkateorde Inma Mayol.

Aurtengo Sanferminetan, zezenketa eta entzierroek ez ezik, musika kontzertuek ere protagonismoa hartuko dute. Gaztelu Plazan, besteak beste, Niña Pastori, Miguel Rios edo Jarabe de Palo taldeekin gozatu ahalko da. Fundacion Tony Manero eta Bumburyk Foru Plaza jantziko dute musikarekin. Bederatzi egunez, Iruñeko kaleak bertako eta atzerriko jendez beteta egongo dira, kolorez, musikaz… eta isiltasunarekin hautsiko da.

Mundu guztian ezaguna da, egun hauetan, goizero Iruñeko kaleak zeharkatuko dituenentzierroa. Orain hamar urte, entzierroan zezen batek hil zuen AEBetako Matthew Peter Tassio gaztea omenduko dute. Arriskuak gutxitu asmoz, Iruñeko udalak,txostenak banatuko dizkie entzierroan aterako diren korrikalariei. Segurtasun arauak medio, zezenplazan berrikuntzak egin dira. Armaila bat gehitu dute, ondorioz, plazaren zabalera zertxobait txikiagotu da. Su-artifizialek ere, gauero kolorez jantziko dute Iruñeko zerua. Festak segurtasunez igarotzeko, Nafarroako Gobernuak neurriak hartu ditu. Batzuk festa egiteko, besteek lana egin behar. Foru Poliziak, Gurutze Gorriak, kale garbitzaileek, jatetxeek, tabernek… gogor egin beharko dute lan datozen egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.