Euskalerria irratia eta BERRIA elkarlanean ari dira Sanferminetan. Atzo, txupinazoa bota aurreko bi orduko saioa egin zuen irratiak, eta plazako zuzeneko irudiak eskaini zituen BERRIAk.
Irratiaren Sanfermintza saioa eskaintzen ari da gaur BERRIA, eta beste horrenbeste egingo du astelehenetik asteazkenera ere.
Gaurkoan, Haritzeder Aldaz (Aldaz anaiaen zurgindegikoa), Irene Arrizurieta, Joxerra Senar (Berriako kazetariak), Roldan Jimeno (Ikerlaria), Maria Luisa Mangado (Astelehen lilak), Edurne Egino (Zinegotzia), Xabi Garzia (Gora Iruña), Ion Celestino (Broken brothers Brass Band), Nerea Erbiti (Musikaria) eta Mikel lasarte (Herri kirolak) izango dira hizketan. 12:00etatik 14:00etara bitartean izango da saioa.