#sfk15

'Sanfermintza' saioan German Rodriguez oroitu dute

Miren Egañak, Sabino Cuadrak, Amaia Kowaschek eta Oscar Estangak ekarri dute Rodriguez. Haiekin batera hartu dute parte gaurko Sanfermintza saioan La Veletako, Iruñeko Orfeoiko, Gora Iruñea zein Peñen federazioko kideek. Zaldizuritik egunero zuzenean eskainiko da saioa, 12:00etatik 14:00etara.  

Berria.eus
2015eko uztailaren 8a
14:27
Entzun

Ander Perez BERRIAko kazetariak gaurko entzierroaren kontakizuna egin ostean, Miren Egañak, Amaia Kowaschek eta Sabino Cuadrak German Rodriguez zena ekarri dute gogora gaurko Sanfermintza saioan. 37 urte igaro arren, ongi gogoan izan dituzte orduko gertaera latzak. Bideoa (Lara Madinabeitia):

[Youtube]https://youtu.be/Bd2U4eXuhDI[/Youtube]

Ondotik, Orfeoiko Igor Ijurra zuzendariak eta La Veletako ondorengo Ivan Gimenezek aurten txupinazoa bota izanak eragin dien zirarra gogorarazi dute. Gimenezek La Veletakoen izaera nabarmendu du: "Jendeak jakin behar du zuriz janztea proposatu zutela orduko langileak hala janzten zirelako".

Ohi bezala, hainbat musikari eta kantarik zuzenean hartu dute parte Sanfermintza-n: gaurkoan, Zizur Nagusiko erretiratuek eta Irunberriko Altxatu taldekoek:

Gora Iruñea eta Peñen federazioak ere izan dute beren tartea, eta jai herrikoein aldarria egiteko baliatu dute. 

Bihar ere 12:00etatik 14:00etara bitartean BERRIAren webgunean izango da ikusgai Euskalerria Irratiaren eguneroko saioa. Jone Amonarriz kazetariak Twitter bidez emango du haren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.