Festak

Sansebastianetarako prest

Gaur gauean eta bihar helduen 105 taldek irtengo dute Donostian, gaur 21 taldek eta gastadoreek Azpeitian. Bihar, umeak protagonista. Lakuntzan ere ospatuko dituzte.

2009ko urtarrilaren 19a
16:37
Entzun
Gaur San Sebastian bezpera izanik, festarako prest daude Donostian, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Lakuntzan (Nafarroa).

Donostian gaur gauean eta bihar helduen 105 danbor talde ariko dira denera, hamabi mila lagun. Bihar zazpi mila ume ere bai.

Azpeitian 21 taldek irtengo dute eta gastadoreek. Denera, 900 bat lagun. Hain zuzen, gastadoreek igoko dute bandera, gaueko hamabietan. Minutu batzuk lehenago Konponbidea. Elkarrizketa. Euskal Herria. Hitza eta erabakia. Bakea leloa izango duen pankarta zabalduko du danbor taldeetako ordezkari banak, elkarrekin, eta minutu bateko isilunea ere egingo dute. Iñaki Errazkin larunbatera arteko alkateak proposatu zien abenduan, "euskal gatazkako sufrimendu guztiengatik", eta taldeek onartu egin zuten. Bihar umeen hamar talde eta gastadoreak izango dira, 500 kide.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.