Atentatua Santanderren
Santanderren lehertu zen autoa Gernikan ostu zuten ekainean
Santadergo aireportuaren aparkalekuan atzo arratsalden lehertu zen autoa ekainaren 7an ostu zuten Gernikan (Bizkaia), ikerketaren iturriek diotenez. Granate koloreko Renault 19 autoaren bastidorea aurkitu zuen Guardia Zibilak atentatuak eragindako burni piloaren artean, eta autoaren jabea zein zen jakin ahal izan da horrela.
Kalte material ugari eragin zituen atzo arratsaldeko 17:00etan Santardego aireportuaren aparkalekuan lehertu zen auto-bonbak. Guardia Zibilaren arabera, 30 kilo lehergailuz osaturik zegoen auto-bonba eta matrikula faltsua zuen. Guardia Zibilaren artezilariek ikerketarekin jarraitzen dute, eta lehen usteen arabera, dinamita izan daiteke atentatu egileek erabili zuten leherkaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu