Santosek dio ETAren eta FARCen arteko lotura frogatuta dagoela

Espainiarekin lankidetza judiziala indartzeko asmoa agertu du Kolonbiako presidenteak

Agentziak
Madril
2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
ETAren eta FARCen arteko lotura «frogatuta» dagoela adierazi du Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak. Espainian da Santos, bidaia ofiziale batean, eta Madrilen eginiko agerraldi batean azaldu duenez, Kolonbiako armadak iaz hildako Victor Julio Suaren Mono Jojoy FARCeko buruzagi ohiaren ordenagailuan «ETAri erreferentzia zehatza» egiten dioten dokumentuak aurkitu dituzte. Iazko irailean hil zuten Suarez, Kolonbiako Aire Armadaren bonbardaketa batean.

Era berean, Santosek nabarmendu du Kolonbiaren eta Espainiaren arteko «lankidetza judiziala» indartzeko neurriak aztertzen ari direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.