Sexu erasoa

Santurtziko eta Zornotzako sexu erasoak salatu dituzte herritarrek

Santurtzin, gizon bat atxilotu dute, emakume bati ukituak egitea egotzita. Ehunka herritarrek gaitzetsi dute eraso hori, elkarretaratze batean. Zornotzan, berriz, adingabe batek salatutako sexu erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Han ere protesta egin dute herritarrek.

Elkarretaratze jendetsua egin dute Zornotzan. EH BILDU ZORNOTZA
2017ko uztailaren 17a
15:25
Entzun

Santurtziko herriko festetan, 55 urteko gizonezko bat atzeman zuten ertzainek astelehen goizean. Emakume batek salatu zuen gizonak gorputz osoa eskukatu ziola. 06:20 aldera, taberna batean zegoela, lo hartu zuen andreak, besaulki batean jarrita. Une horretan hasi zitzaion gizona eraso egiten, salaketaren arabera.

Santurtziko Udalak elkarretaratze isil bat egin du erasoa salatzeko, 19:00etan, eta ehunka herritar elkartu dira. Bost minutuz isilik egon dira, protesta moduan. Udal talde guztiek, bestalde, aho batez salatu dute gertaturikoa, goizean egin duten bileran.

Zornotzan, protesta igandean

Zornotzako herriko jaietan, berriz, lehen egunean salatu zuen sexu erasoa adingabe batek; ikertzen ari da Ertzintza. Zornotzako Emakume Taldeak gogor gaitzetsi du, eta ohartarazi du ez dutela eraso bakar bat gehiago onartuko: "Jaietaz gozatu nahi dugu. Ez dugu erasotzailerik onartuko, eta aurrean izango gaituzte".

Erasoa salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zuten igandean Zornotzako udaletxe atarian. Udalak berak, bestalde, sexu erasoen aurkako adierazpen bat onartu du asteburuan, eta "babes osoa" adierazi biktimari eta haren familiari. Emakume Taldeak, berriz, manifestazioa antolatu du datorren larunbaterako. Protesta gauerdian abiatuko da, parkeko kioskotik.

Atxilotu bat, bikotekideari esasotzea egotzita

Bilboko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen Indautxun (Bilbo), bere bikotekideari kalean eraso egitea egotzita. Lekuko batek eman zion Udaltzaingoari geratutakoaren berri, baina biktimak ez du salaketarik egin.

Gaur eguerdian, Bilboko Udalak gaitzetsi egin du Indautxun gertatutako erasoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.