Santurtzin kiskali zen eraikina eraistera doaz
BILBO. Santurtziko Udaleko (Bizkaia) gobernu batzordeak baimena eman du iragan azaroaren 22an kiskalitako eraikina eraisteko; sute horren ondorioz, bi lagun hil ziren. Garai batean jatetxe zen eraikin horretan etxerik gabeko pertsonak egoten zirela ohartarazi zuten lehenagotik bizilagunek. Sutean hildako bi lagunez gain, beste bi zauritu egin ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu