Hizkuntza Politika

Sanzen arabera, "euskararen alde jarrera diskriminatorio bat izateko" balio izan du Euskararen Legeak

2006ko abenduaren 20a
19:43
Entzun
Nafarroako Euskararen Foru Legea bere horretan uztearen alde agertu da Miguel Sanz Nafarroako presidentea, erkidegoko hizkuntz errealitatearen neurrikoa eta egokia dela iritziz. Areago, lege horren bidez "euskararen aldeko jarrera diskriminatorioak" hartu direla adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Euskararen Foru Legeak balio izan du islatzeko gure erkidegoko hizkuntz errealitatea zein den. Areago, euskararen alde jarrera diskriminatorio bat izateko balio izan du". Izan ere, adierazleen arabera dagokiona baino babes handiagoa ematen dio euskarari Foru Legeak Sanzen ustez.

Lege horren arabera egiten den hizkuntz eremuen banaketa ere ontzat eman du Nafarroako presidenteak, eta leku batean edo bestean bizi hizkuntza eskubide diferenteak izatea eskubide horiek ez direla hizkuntzenak baizik eta pertsonenak esanez justifikatu du. "Nik ez dut sinesten hizkuntz eskubideetan, eskubideak pertsonenak baitira eta ez hizkuntzenak. Ondorioz, hizkuntzak garatu behar dira pertsonen askatasunetik abiatuta; pertsonen komunikazio tresna aukeratzeko eskubidetik abiatuta".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.