Bereziki CCOO egin du gertatutakoaren arduradun: UGTrekin batasun sindikala haustea, eta LABekin bat eginda VWen zuzendaritzaren erabakia behartzea leporatu dio. Izan ere, UGTk onartu egin zuen enpresaren azken eskaintza. Ez, ordea, langileen batzordean ordezkaritza duten gainerako sindikatuek (LABek eta CGTk); sindikatu horien artean gehiengoa dute langileen batzordean.
Langileek, berriz, protesteri eusten diote, eta txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egiten ari dira gaur.
Lan gatazka
Sanzen ustez sindikatuak dira VWek erabakitako ekoizpen murrizketaren errudun
Produkzioaren zati bat Nafarroatik Europako ekialdera eramango duela iragarri zuen atzo Volkswageneko zuzendaritzak; hau da, Landabengo fabrikako ekoizpena murriztu egingo duela. UGT ezik gainerako sindikatuak egin ditu erabaki horren errudun Miguel Sanz Nafarroako presidenteak, VWeko zuzendaritzak lan hitzarmenaren inguruan egindako eskaintza onartu ez dutelako. Langileak, berriz, txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egiten ari dira gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu