AborTUA

Sare publikoan abortatzea ahalbidetuko duen dekretuaren zirriborroa aurkeztu du Osasunbideak

Sexu eta ugaltze osasunari buruzko Foru Dekretuaren zirriborroa aurkeztu du Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak. Abortua sare publikoan egiteko aukera emateaz gainera, laguntza bidezko ugalketa zerbitzu publikoa bermatuko die sexu bereko bikoteei eta bikotekiderik gabeko emakumeei.

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren manifestazioa egin du abortatzeko eskubidearen alde Iruñean. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
Ion Orzaiz.
2015eko urriaren 28a
07:32
Entzun

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak gaur aurkeztu du Sexu eta Ugaltze Osasunari buruzko Foru Dekretuaren zirriborroa. Nafarroako Gobernu irekiaren webgunean jarri dute ikusgai, herritarrek eta elkarteek iradokizunak, zuzenketak eta ekarpenak egin ditzaten. Hilabete bateko epea dago horretarako.

Osasunbidean abortatzeko eskubidea onartzen du agiriak. Hala, Foru Dekretua indarrean jartzen den unetik beretik, bi zentrotan egin ahal izanen da haurdunaldiaren etete farmakologikoa, baina eskaintza  zentro guztietara hedatu nahi dute gradualki, urtebeteko epean. Abortu «kirurgikoak», berriz, ospitale sare publikoan egin ahal izanen dira, dekretua onartzen den momentutik aitzinera.

Bestalde, laguntza bidezko ugalketa bermatzeaz gainera, zerbitzua sexu bereko bikoteei eta bikotekiderik gabeko emakumeei ere zabalduko die arau berriak, medikuaren baimenik gabe.

Azkenik, transexualei «artatze integrala» eskaintzea da foru dekretuaren helburuetako bat, eta horren barruan sartuko dira terapia hormonalak, bularren edo genitalen kirurgia, eta arreta psikologiko-psikoterapeutikoa, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.