Alor publikoko murrizketen aurka bihar egitekoa duten lanuztearekin bat egin dute Ikasle Abertzaleek. Erakundeen neurriek «kaskartu» egingo dute hezkuntzaren kalitatea, talde horren iritzian, eta, horrela, ikasleen geroa «baldintzatu» egingo dute, krisi ekonomikoaren «aitzakiapean». Murrizketak eteteko eta hezkuntza euskalduna eta duina izateko baliabideak jartzeko eskatu dute Ikasle Abertzaleek. Biharko deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egin die estudianteei.
Hezkuntzan iragarritako murrizketak eta erreformak ikasleen aurkakoak direla nabarmendu du taldeak. Espainiako Gobernuak proposatutako aldaketek ikasleen ibilbidea «baldintzatu» egingo dutela salatu du, eta egoera «prekarioagoan» egongo direla; Frantziako Hezkuntza Ministerioak iragarritako postu gutxitzeak eta Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren murrizketak ere gogoan hartu dituzte egoeraren azterketa egiterakoan.
IAk salatu du gazteak «txotxongilo» bihurtu nahi dituztela, eta horri aurre egiteko eskatu die ikasleei. Biharko lanuztearekin bat egiteko deia zabaldu du.
Sare publikoan biharko deituriko protestarekin bat egin dute Ikasle Abertzaleek
Hezkuntzan egiten ari diren murrizketengatik kalitatea «kaskartu» egingo dela dio IAk, eta protestara deitu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu