Gizartea

Sarea osatu dute espetxe arloan lan egiten duten gizarte elkarteek

Espetxeraturik dauden pertsonak "duintasun eta eskubideen jabe" direla nabarmendu dute sareko kideek.

Sarearen aurkezpen ekitaldia. LUIS JAUREGIALTZO / ARP
gotzon hermosilla
2014ko ekainaren 6a
12:07
Entzun

ESEN Espetxe Sarea Euskadi-Nafarroa osatu dute espetxe arloan lan egiten duten hamasei elkartek. Espetxeraturik dauden pertsonak "duintasun eta eskubideen jabe" direla, eta "gizarteko kide" ere badirela gogoratu dute sareko kideek, eta zenbait helburu ere finkatu dituzte. Besteak beste, espetxeratuen arazoa gizarteratu eta agenda politikoan txertatzea, instituzioek arazoaren inguruko ardura har dezaten, Eusko Jaurlaritzak zuzendutako plan nagusi baten diseinua, eta gizarteratze politikak sustatzeko baliabide egokiak bideratzea.

Egun, 1.400 lagun daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxeetan, ESEN sareak emandako datuen arabera, Horietatik gehienak, %70, lapurreta eta droga trafikoarekin lotutako delituengatik daude espetxeraturik. Kartzelara sartu baino lehen ere, pobrezian eta bazterketa egoera pairatutakoak dira gehienak, heziketa eta lanb eskarmentu txikikoak. Ia erdiek, %45 inguruk, buruko gaixotasunen bat dute, heren batek droga menpekotasunarekin erlazionaturiko arazoak ditu eta %8k GIB/Hiesa dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.