Plataformaren izenean lau lagunek jaso dute saria, Julia Mongek, Josu Ibargutxik, Luis Ortizek eta Josefa Berasategik. Hunkituta. Biktima gisara, halako esparru batek eman dien abaroa nabarmendu dute laurek, baina oraindik bide luzea egin behar dela gogorarazi dute. Ibargutxik nabarmendu du nazioarteko erakundeen babesa dutela —NBE Nazio Batuen Erakundea eta AI Amnesty International—, eta horien hatsari lotuta, 1977ko Amnistiaren Legea "ezabatu" nahi dutela, lege horren itzalean Espainiako instituzioek behin eta berriz eragozpenak jartzen dituztelako justiziaren bidean aurrera egiteko.
Oroitarazi dute Euskal Herriko udalak kereilara atxikitzea nahi dutela orain, eta babesa beharko dutela horretarako.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak plataformako kideen laga txalotu du. "Eredu bat zarete", esan die. "Sari hau mezu demokratiko bat da zigorgabetasunaren kontra".