Politika

Sarkozy: "Auzi zaila da ETArena"

Frantziako presidentea Pauen izan da gaur, Poliziarekin, eta "terrorismoaren kontra ahuleziarik eta barkamenik ez" dela egongo adierazi du. ETAko kideak, "hiltzaileak eta mafiosoak izateaz gain, arrazistak ere badira, haien ustez pertsona batzuek ez dutelako Euskal Herrian bizitzeko eskubiderik".

2008ko urtarrilaren 22a
15:55
Entzun
Pauen (Frantzia) izan da gaur Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea, "segurtasunari" buruzko bisitan batean Poliziaren egoitzan -aurrez Bordelekoan (Frantzia) egon da-, "eta ETArena auzi zaila" dela adierazi du. "Baina terrorismoaren kontra ahuleziarik eta barkamenik ez da egongo. Konprometituta eta zuhurtziaz egon behar dugu; hau da, profesional".

Frantziako Poliziak Pirinio Atlantikoetan "ezohiko lana" daukala esan du Sarkozyk, "ETAren azaroak daudelako". Capbretongo (Frantzia) erasoa aipatu du ondoren -bi guardia zibil hil zituen ETAk abenduaren 1ean-. "Hiltzaileak dira ETAkoak", esan du Frantziako presidenteak. "Gainera, terrorista hauek, hiltzaileak eta mafiosoak ere izateaz gain, arrazistak ere badira. Izan ere, haien ustez pertsona batzuek ez dute Euskal Herrian bizitzeko eskubiderik".

Sarkozyk azkeneko bost hilabeteetan gaurkoaren antzeko beste bilera bat ere egin du; hain zuzen, Baionan izan zen joan den abuztuan. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak eta biek urtarrilaren 10ean batzarra egin zuten "ETAren kontrako borroka" aztertzeko, eta talde iraunkorra sortzea erabaki zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.