Politika

Sarkozy: "ETA mafia da"

Erakunde armatuaren kontra aritzeko "erabateko elkartasuna" eskaini dio Frantziako presidenteak Espainiako Gobernuari. Manuel Broseta Bizikidetza Saria jaso du gaur, Parisen.

2008ko apirilaren 7a
13:31
Entzun
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Espainiako Gobernuari "erabateko elkartasuna" eskaini dio gaur ere ETAren kontrako borrokan aritzeko, erakunde armatu hura "mafia eta hiltzailea delako. Europan ez dago hainbeste odol eragin duen beste erakunde terroristarik".

Manuel Broseta Bizikidetza Saria jaso du gaur Sarkozyk, Parisen, Francisco Camps Valentziako (Herrialde Katalanak) Gobernuko presidenteak emanda. Espainiako Estatu Kontseiluko kidea zen Broseta, eta ETAk hil egin zuen 1992an, Valentzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.