Frantzian bezala, Nicolas Sarkozy eskuineko UMP alderdiaren hautagaiak jaso ditu boto gehien Ipar Euskal Herrian ere, baina Segolene Royal oso hurbil izan du: botoen %50,5 eskuratu ditu Lapurdin, Baxenabarren eta Zuberoan Sarkozyk, eta %49,5k Royalek. Frantzian aldiz ia zazpi puntuko aldea atera dio eskuineko hautagaiak PSkoari.
Euskal Herrian jarraituz, Baionakoa izan da emaitza harrigarrienetakoa, lehen itzuliko joera berretsi baita eta Royalek aurrea hartu baitio Sarkozyri: botoen %54,4 eskuratu ditu PSren hautagaiak eta %45,6 Frantziako presidente berriak. Orain arte, ohikotan, eskuinak irabazi ohi zuen Baionan.
Parte hartzea oso handia izan da Ipar Euskal Herrian, %87.17koa, Frantziakoa baino bi puntu altuagoa.
Politika
Sarkozy irabazle Ipar Euskal Herrian ere, baina alde txikiarekin
Botoen %50,5 jaso ditu Frantziako presidente berriak, eta %49,5 Segolene Royal hautagai sozialistak. Parte-hartzea oso handia izan da, %87,17koa. Baionan lehen itzuliko joera berretsiz garaipen historikoa lortu du PSk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu