Sarrikoko zentrala zertan den argitzeko eskatu dute
BILBO. Sarriko auzoan jarri nahi duten zentral termikoaren proiektua zertan den argitzeko eskatu dio Bilduk Iñaki Azkuna Bilboko alkateari. Planak zeresan handia jarri du hirian, eta beste aukera batzuk aztertzen hasia da udala. Bide horiek aztertzeko eta «bazterrak nahasteari» uzteko eskatu dio Bilduk alkateari. PSEk esan du egokia dela proiektuari buruz gogoeta hastea. Auzokoekin ados jarri behar dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu