Sarrikotapeko hondakindegiko lanak hasi ditu Bil ta Garbik
Sarrikotapeko (Zuberoa) herritarrak kanporatu zituen atzo goizean Poliziak. Hondakindegia babestuko duen eremura doan bidea oztopatzen zieten kamioiei, uztailaren 16tik. Baina atzo goizean, kamioiak Poliziarekin agertu ziren. Ez zen erasoaldi fisikorik izan. Goizean berean hasi ziren hondakin proiektuaren obrak. Herritarren oztopoa geldiarazteko, bi salaketa jarri zituen proiektua daraman Bil ta Garbi sindikatuak. Auzitegiak arrazoia emana zion joan den ostiralean. Orain, obrak hasiak badira ere, hondakinaren aurka dabilen Terre Verte elkarteak ez du amore emateko asmorik. Auzitegira jo du, eta proiektuaren aurkako elementu berriak dituela jakinarazi du. Gaur bertan prefetarekin biltzekoa da Pauen (Frantzia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu