Satse, erietxeetan segurtasun pribatua murriztearen aurka
IRUÑEA. Krisiaren karietara onartutako murrizketen ondorioz, erietxeetan segurtasun pribatua gutxitu nahi du Nafarroako Gobernuak. Horren aurka azaldu da Satse erizainen sindikatua. «Hainbat erietxe segurtasunik gabe geratuko dira zenbait txandatan. Azkenaldian osasun profesionalen aurkako erasoak areagotu egin direla jakinda, oso larria iruditzen zaigu hori. Gaixoentzat ere arriskutsua da neurria», salatu du erizainen sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu