Osakidetza

SATSEk ontzat jo du Urkulluk «autokritika» egin izana

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak osasun sisteman «arazoak» daudela onartu zuen Urtezahar eguneko mezuan.

Arantxa Iraola.
2023ko urtarrilaren 02a
13:56
Entzun

«Arazoak eta zailtasunak onartzen ditut. Gogotik ahaleginduko gara gure osasun sistema hobetzen, gure altxorra da eta». SATSE sindikatuaren iritziz, aintzat hartzeko modukoa da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Urtezahar eguneko mezuan hitz horiek esan izana, eta, hala, Osakidetzan «arazoak» daudela aitortu izana. Erizainen sindikatuko eledun Amaia Mayorrek gaur Radio Euskadin egindako adierazpen batzuetan esan du «autokritika» hori «lehen urratsa» izan daitekeela osasun sisteman dauden arazoei «konponbidea bilatzeko». Lehendakariak «hobetzeko guneak» daudela ere onartu zuen, eta, Mayorren ustez, sindikatuek ondoan egon behar dute horiek garatzeko prozesuan.
Hitzaldian, Urkulluk COVID-19aren izurriari egotzi zizkion egun Osakidetzak dituen arazo asko: «Egia da pandemiak munduko osasun sistema guztietan eragin duela tentsioa, baita gurean ere. Inor ez zegoen prestatuta horretarako». Mayorren arabera, ordea, arazo asko «egiturazkoak» dira, eta pandemia aurretik ere nabarmenak ziren.p>

Beste «kultura» batp>

Osasun sistema ulertzeko «kultura aldaketari» buruz solastatu izan dira Jaurlaritzako osasun agintariak, eta Mayor kritiko mintzatu zen atzo horri buruz. SATSEren aburuz, Osakidetzan ematen diren zerbitzuak «leku batetik bestera aldatzeko» asmoa dago, nagusiki, horren atzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.