Seaskak ateak ireki dizkie heldu den ikasturteko ikasle berrien gurasoei
Datorren ikasturtean 3.000 ikasle izatea espero du Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastolen elkarteak. Haien gurasoentzat, Seaskaren ate irekitzeak izan ziren atzo. Egun horren helburua da ikastolaren funtzionamendua eta eredu pedagogikoa ezagutzea gurasoek. «Urtez urte ikasle kopurua gora doa. Aurten, esate baterako, lehen aldia izanen da lehen mailako ziklo osoa beteko dugula, bosgarren maila sortu dugu eta», azaldu du Azkaineko ikastolako irakasle Maddi Zubeldiak. Ikastola ugari txiki gelditzen ari zaizkio Seaskari. Egun, 29 ikastola daude Ipar Euskal Herri guzian. Datorren irailean Ziburun (Lapurdi) irekitzea espero dute hogeita hamargarrena, nahiz bidea neketsua izaten ari den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu