Hezkuntza
Seaskak bertan behera utzi du okupazioa Baionako Suprefetarekin bildu ondoren
Seaska Ikastolen Elkarteak Baionako Akademia Ikuskaritza egiten ari zen protesta ekintza bertan behera utzi du Baionako Suprefetaren hitzordu bat izan eta gero. Gaur goizean Baionako Akademia Ikuskaritza blokatu dute, lehen mailarako beharrezko duten irakasle bat gehiago eskatzeko.
Irakaslez, gurasoz eta laguntzailez osatutako 50 laguneko talde bat sartu da Akademiara eta egun guztian bertan egoteko asmoa zuten txandaka. Seaskak 93 irakasle galdegin zituen aurtengo ikasturterako baina 92 bakarrik eman dizkiete, eta erabaki horrekin haserre dira, "ahoz onartu egin zutelako gure eskaria baina praktikan ez da hala gertatu". . Horrez gain, Frantziako Hezkuntza ministroarekin hitzordu bat izatea eskatu dute, eta Suprefetarekin bildu ostean, gaurko protesta eten egin dute, agintariak gaia Parisera bideratuko duela agindu baitie. "Eskaera onartua izan arte borrokan jarraituko dugu", azpimarratu dute Seaskako arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu