EUSKARA

Seaskako guraso eta irakasleek bertan behera utzi dute PSko egoitzaren okupazioa

Keinu sinboliko gisa, asteazkenetik okupatzen zuen PSeko Bainako egoitza hustu du Seaskak. Bideoa: Seaskako kideak, PSko egoitza uzten. [Youtube]http://youtu.be/PpJs0Y24Gm8[/Youtube]

Berria.info
2013ko uztailaren 6a
13:12
Entzun

Astelehenean biltzekoak dira Frantziarko ministerioartekoak eta bertan, Seaskari hitzordu bat finkatuko diotela jakinarazi dute. Ez era ofizialean, ordea. Konponbiderako "keinu" gisa, okupazioa gelditu du Seaskak.

Alta, amorerik ez dutela emanen erran du Paxkal Indo Seaskako Lehendakariak eta sekulan Parisek hitza janen balu, Seaskak ez lukeela onartuko. Ikastolen Kontseilua bildu da gaur goizean Baionan. Okupazioa bertan behera uztea erabaki dute. "Uztailaren 26rako bilkurarik ez bada egin, ekintzak egitea deliberatu du aho batez Ikastolen Kontseiluak" erran du Indok. Okupazioa bukatzeko erabakia, aldiz, ez da aho batez hartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.