Ikastolak

Seaskako gurasoak Baionako suprefeturan sartu dira; ez dute lortu suprefetarekin hitzegiterik

Seaskako 40 guraso inguru Baionako suprefeturara sartu dira, gaur. Suprefetarekin biltzea eskatu dute, baina suprefetak ez zituela hartuko azaldu die poliziak. Atarian ziren 10 polizia inguruk ateak itxi dizkiete. Ordu erdiren buruan kanporatu dituzte suprefeturatik. Etxepareko ikastolako maila batean 73 ikasle daude eta legez hiru gela beharko lirateke kopuru horretarako, baina bi baizik ez dituzte. Ikastola horretarako hirugarren irakasle eskatzen zuten.

2004ko urriaren 22a
15:43
Entzun
Ikastola kexu pegatinak jarri dituzte barruko paretetan, eta batere hitzordurik lortu gabe atera dituzte Suprefeturatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.