ikastolak

Seaskako hainbat langile eta gurasok Baionako Ikuskaritza okupatu dute, ordezko irakasleen egoera salatzeko

Okupazioak jarraitu egingo du, Dordognako Akademia ikuskariak afera konpontzeko bide zehatzak finkatu arte.

Aitor Renteria.
2012ko martxoaren 28a
18:41
Entzun

Seaskako langile eta gurasoek, 50 inguruk, Baionako Akademia Ikuskaritzaren egoitza hartu dute goizeko hamarretan. Ordezko irakasleek pairatzen duten egoera salatzeko egin dute okupazioa. Izan ere, deszentralizazio legearen ondotik, Dordogna okupatzen da ordezko irakasleen ordainketaz.

Kasu anitz dauden arren, larriena Katixa Lizant irakaslearena da. 2008tik ordezkoa da Seaskan eta geroztik ez dira konpondu pairatzen dituen arazoak. Akademiak ez dio jakinarazten zein izanen den hilabete saria, batzuetan gehiago ordaintzen dio, eta gero itzuli behar du. Horren ondorioz, zergetan gehiago ordaindu behar du eta gizarte laguntzak galtzen ditu. Dordognako ikuskariak ez du kasu horietaz deus jakin nahi eta komunikazio mota guztiak eten ditu.

Okupazioak segituko du Dordognako Akademia ikuskariak okupatzaileei telefonoz deitu arte eta afera konpontzeko bide zehatzak finkatu arte. LAB irakaskuntzak Seaskako langile eta gurasoen okupazioa sostengatu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.