Seaskari irakasleak emateko prozedura hobesten du Brissonek
Max Brisson EEPko presidente ohiak erran du Seaskari irakasleak adjudikatzeko prozedura aldatu eta zuzeneko bihurtu behar dela. Egun, hezkuntza pribatuko eragileen artean da Seaska, eta handik ematen zaizkio irakasleak, ikastolen berezitasuna kontuan hartu gabe. Brissonek uste du prozedura hori baztertu eta zuzeneko esleipena gauzatu behar dela: «Gaur egungo egituraketan administrazioaren begiztatzea traba da, eta hori egokitu eta gainditu beharra dago; funtsezkoa da Seaskari irakasleak zuzenean emateko prozedura plantan ezartzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu