Politika

Segiko bost kiderentzat 6 urteko kartzela zigorra berretsi du Gorenak

Garikoitz Mujika, Eneko Aizpuru, Zigor Ruiz Jaso, Asier Tapia eta Araitz Zubimendiren helegiteak atzera bota ditu. "Elkarte terroristako" kide direla iritzita berretsi du Auzitegi Nazionalaren erabakia, eta legez kontrako elkarteen kasuan lege hausterik egin gabe ere "helburua" bera dela delitu argudiatu du.

2010eko apirilaren 12a
07:44
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Garikoitz Mujika, Eneko Aizpuru, Zigor Ruiz Jaso, Asier Tapia eta Araitz Zubimendiren defentsek aurkeztutako helegiteak, eta bosten kontrako 6 urteko espetxe zigorra berretsi du, Segiko kide zirenez "elkarte terroristako" kide zirela iritzita.

Gorenak frogatutzat eman du bost lagun horiek Segiren gidaritza lanak beren gain hartu zituztela 2001ean, Jarrai-Haika desegin zutenean, eta desegindako erakundeari jarraipena eman ziotela. Ildo horretatik, Gorenak ebatzi du "elkarte terroristen" kasuan ez dela beharrezkoa lege hausteak egitea delitutzat har dadin; elkarteari berari segida emateko "helburua" dela delitua. "Nahikoa da elkarteko kideak pentsamendutik ekintzara igaro direla egiaztatzen duen ekimen bat", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.