Paueko Instrukzio Ganberan gaur egin dute Garzonek Galarraga, Matxikote eta Rekarteren kontra ezarritako euroaginduaren azterketa. Fiskaltzak euroagindua betetzeko eta entrega gauzatzeko eskatu du; denfetsak, berriz, hiru gazteak aske uzteko.
Segiko kideak direlako eskatu du Garzonek hiru lapurtar horien entrega, 'Segi-Haika auziaren' barruan auzipetzeko. Segierakundea ez da legez kanpokoa Frantzian. Azken egunotan, jende askoren eta erakunde multzo handiaren elkartasuna jaso dute Galarragak, Matxikotek eta Rekartek.
Politika
Segiko hiru lapurtar Espainiaren esku uzteko eskatu du Paueko Fiskaltzak
Paueko Instrukzio Ganberako Fiskaltzak Haritza Galarraga, Yves Matxikote eta Amaia Rekarte Segiko kideen aurka Espainiak aurkeztutako euroagindua betetzeko eta hiru gazte lapurtar horiek Madrilen esku uzteko eskatu dio tribunalari. Defentsak, berriz, aske utz ditzatela galdegin du. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek ezarri zuen hiru gazte horien kontrako euroagindua, 'Segi-Haika auzian' auzipetzeko. Frantziak hango herritartasuna duen jendea Espainiaren esku lagako duenetz erabakiko duen lehen aldia da, eta astebete barru jakingo da epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu