Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Haika-Segi-Jarrai auzian inputatu zituen, eta haien aurkako presondegiratzea eskatu zuen 2001eko martxoan. Paueko Auzitegiak Garzonen eskaera ez onartzea ebatzi zuen, leporatzen zaizkien delituak Frantzian egindakoak izan zitezkeela eta hiru lagun horiek Frantziako hiritartasuna dutela aintzat hartuta.
Paueko epaitegiak erabaki hori hartu arren, prokuradoreakhelegitea aurkeztu zuen, eta Frantziako Auzitegi Gorenak aztertu du gaur auzia. Goizean, Auzitegi Goreneko Fiskaltzak helegitea atzera bota eta euroagindua ez onartzeko eskatu dio tribunalari. Arratsaldean jakinarazi du Gorenak aintzat hartu duela Fiskaltzaren eskaera, eta, beraz, atzera bota duela estradizio eskaera. Gorenaren erabakiaren aurka ezin da helegiterik aurkeztu.
Euroagindua
Segiko hiru lapurtarren aurkako euroagindua atzera botatzea erabaki du Frantziako Auzitegi Gorenak
Gaur goizean Fiskaltzak egindako eskaerari kasu eginez, Yves Matxikote, Haritza Galarraga eta Amaia Rekarteko Segiko kide lapurtarrak estradita ditzaten Espainiak aurkeztutako euroagindu eskaera atzera bota du Frantziako Auzitegi Gorenak. Erabaki hori behin betikoa da; ez dago ebazpen horren aurka helegiterik aurkezterik. Segiko kide izateagatik "erakunde terroristako kide" izatea egozten die Espainiako Justiziak hiru gazte horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu